Nahi eta ezinean dabil Abadiño Xake Taldea. Ligako lehen bi partiduak galdu ostean, Grosen kontrako garaipena bolada hobe baten abiapuntu izango zela uste zuena oker zebilen. Sestaoren kontra 2,5-1,5 galdu zuten.
Egia da Sestao laugarren dagoela eta ez zela irteerarik erosoena, bainan helburutzat igoera duen taldeak arerio zailen kontra ere puntuak batu behar ditu. Yeray Galtzagorrik bere partida irabazi zuen eta Martin Etxeandiak berdindu; hortxe abadiñarren uzta. Alain Prietok eta Iker Garitaonaindiak ezin izan zuten punturik batu.
Euskadiko Lehen Mailan Abadiño zortzigarren dago, azken-hirugarren eta jaitsiera postuan, lau jaisten baitira. Igo ere beste hainbeste igotzen dira eta horrek itxaropenerako tartean uzten du. Laugarren sailkatua -Sestao- puntu eta erdira dute. Bihar, 16:00etan, Matienan jokatuko dute Egidazuren aurka. Gasteiztarrak azkenengo daude 2,5 puntu bakarrik dituztela.