Bihar goizean Herbehereetara abiatuko dira Abadiño Sokatira Taldeko tiralariak. Bihar, hirugarren urtez jarraian, Herbehereetako Openean parte hartuko dute Abadiñoko talde biek. 2007an bi pisutan garaitu zuten, eta iaz 600ekoan nagusitu ziren. Beraz, Euskal Herrian ez ezik atzerrian ere abadiñarrak goi mailan dabiltza, eta maila horri eusten saiatuko dira bihar.
Abadiñok oso harreman estua du hango taldeekin, eta, hemengoak hara joaten diren moduan,
hangoak ere hona etortzen dira. Horrela, sokatira zabaltzeaz gainera, kultur elkartrukea ere ematen da txapelketa horietan, eta hori beti da aberasgarri.
Nolanahi ere, Herbehereetako taldeak ez dira atzerrian aurkitu daitezkeen areriorik indartsuenak. Erresuma Batukoek maila hobea izan ohi dute, eta japoniarrekin ere tentuz ibili beharra dago, iaz Italian jokatutako Munduko Txapelketan argi geratu zenez.
Euskal Herrian, ordea, Abadiñok aurten ere ez du parekorik. Joan zen asteburuan goma gaineko 600 kilora arteko txapelketa irabazi zuen Lesakan. Gainera, tiraldi guztiak irabazi zituzten. Amaiur izan zen bigarren, zazpi punturekin. Berriozarrek bost puntu batu zituen eta Sokarrik lau. Ñapurrak izan zen azkena, tiraldi guztiak galduta: “Beldurra ez, baina errespetua bagenion txapelketari. Egia esanda, espero baino errazago irabazi genuen txapela”, dio Edu Mendizabal entrenatzaileak.
680koan ere faborito
Otsailaren 14an, berriz, 680 kilora arteko txapela izango da jokoan Oiartzunen. Guztira, sei talde ariko dira lehian; horietako bi Abadiñokoak izango dira. Abadiño A txapela irabazteko faborito da, aspaldian goma gaineko txapelketa guztietan izaten den legez: “Zaila izango da irabaztea, baina esparantza handiak ditugu; pisu handietan txikietan baino hobeto moldatzen gara, pisuzko tiralariak ditugulako”, azaldu du Mendizabalek.