Abadiñoko Udalak tratu txarren kasua gaitzetsi du

Anboto 2009ko urt. 30a, 14:21

Bart 27 urteko gizon bat atxilotu zuten, bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta. Abadiñoko Udalak gertaera hori gaitzetsi du idatzi batean. Herritarrei dei egiten diete “horrelako biolentzi matxistarik ez onartzeko, horiek kondenatzeko eta biktima diren emakumeei euren elkartasuna emateko”.

Abadiñoko Udaletik “emakumeen kontrako indarkeria gaitzesten dugu eta gizonezko guztiei jakinarazi nahi diegu ez dugula horrelako jarrerarik onartuko”. Horrekin batera, tratu txarrak jasandakoei “salaketa jartzeko eskatzen diegu, Gizarte Zerbitzuetara joanda edo Ertzaintzan denuntzia jarrita”.

Idatziaren arabera, “Udaletik tratu txarren biktima diren emakumeei zuzendutako harreta zerbitzua hobetzeko lanean gabiltza eta euren koordinazioa ontzeko neurriak hartzen ari gara”. Azkenik, gogoratzen dute horrelako gertaerak argi uzten dutela “gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasuna” eta, ildo horretatik, denon “lana” dela "gizarte justuago, demokratikoago eta berdinagoa” sortzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!