Abadiñok 640 kilora arteko goma gaineko txapela berritu zuen joan zen asteburuan, Zelaietako probalekuan. Tiraldi guztiak irabazi zituzten -12 puntu- eta nagusitasun osoz eutsi zion txapelari. Bigarren Amaiur izan zen 9 punturekin eta Abadiñoko talde nagusiaren kontra bakarrik galdu zuten.
Hirugarren posturako desenpatea jokatu zuten Abadiño Bk eta Ñapurrakek eta azken horiek irabazi zuten. Ustaritz azkenengo geratu zen tiraldi guztiak galduta.
Larunbatean 600 kilora arteko txapelketa hasiko da Lesakan. Hantxe izango da Abadiño A, Berriozar, Sokarri eta Amaiur taldeekin, besteak beste. Biharkoa jokatu beharko dituzten hiru jardunaldietatik lehenengoa izango da. 640koan legez, Abadiño da txapela janzteko faborito nagusia.