Abadiño Xake Taldeak kaskar hasi du liga. Lehen jardunaldi bietan galdu egin du eta azken hirugarren dago sailkapenean. Oraindik badago denbora erreakzionatzeko, baina, orain galdutako puntuak ez dira bueltatuko eta, Ieray Galtzagorri jokalariak aitortzen duenez, “kezkatzen” hasita daude.
Etxean eta Zarautz talde igo berriaren kontra, porrota ez zen abadiñarren aurreikuspenetan sartzen (1,5-2,5). Partida bat irabazi, beste bat berdindu eta bi galdu zituzten. Galtzagorrik jokatu zuen lehenengo partidua, eta irabazi egin zuen sasoi batean bere ikasle izandakoaren kontra. Partida “berezia” izan zela dio, “erraz” irabazi zuena, baina badaezpada etxetik “ondo prestatuta” zekarrena. Hantxe hasi eta amaitu zen abadiñarren poza. Hurrengo hiru partidak ahazteko modukoak izan ziren: “Egia esanda, irabaztea espero genuen, baina ez gaude sasoian. Hasiera bakarrik den arren, arduratzen hasitan gaude, taldea aurrera ez doala ikusten dugulako”. Oraindik badago denbora, baina abadiñar gazteak ondo baloratzen duen moduan, “hasiera txarrak taldearen geroko jarduna baldintzatu dezake, galdutako puntuak errekuperatu egin behar direlako”.
Bihar Gros Bren aurka jokatuko dute. Donostiarrak azkenaurreko dira, baina, berez, klub indartsua dira; jokalari profesionalak dituzte. “Zorionez, liga hasiera da eta beharbadaba ez dute talderik indartsuenarekin jokatuko. Horrela bada, irabazteko aukerak ditugu”.