Abadiñok puntu sorta batzeko aukera du bihar

Anboto 2009ko urt. 16a, 15:01

Abadiño Xake Taldeak 1,5 puntu batu zituen lehen jardunaldian Easoren etxean. Lau partidutik bana irabazi eta berdindu zuen. Bihar, 16:00etan, Zarautzen kontra jokatuko dute Matienan. Gipuzkoarrak igo berriak dira. Beraz, Abadiño faborito argia da eta lehenengo lau postuetan sartzeko adina puntu batzen saiatuko dira. Izan ere, maila horretan 10 taldetik lau igo eta beste lau jaitsiko dira.

Partiduak badu berezitasun bat. Ieray Galtzagorri abadiñarra Donostian bizi zenean gazte biren entrenatzailea izan zen. Bi gazte horiek Zarautzeko taldean dihardute orain. Beraz, maisua ikasleen aurka ariko da.

Bizkaiko Txapelketa

Bizkaiko Goren Mailak ere ekin dio txapelketari.  Durangoko Larrasoloetak bina berdindu zuen Erandioren aurka. Elorrioko Zaldi Baltza, berriz, ezinean aritu zen Zornotzan, eta puntu bakarra batu ahal izan zuen. Bi taldeek mailari eustea dute helburu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!