Saharan sortutako irudi eta berbak Errotan ikusgai

Anboto 2009ko urt. 15a, 12:07

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako, Tinduf eta Smara bezalako lekuetako egunerokotasunari Asier Bastida argazkilariak egindako argazkiak izango dira urtarrilean Abadiñoko Errota kultur etxean bisitagai.

Saharako errefuxiatuen kanpamenduetako, Tinduf eta Smara bezalako lekuetako egunerokotasunari Asier Bastida argazkilariak egindako argazkiak izango dira urtarrilean Abadiñoko Errota kultur etxean bisitagai.



Azken asteetan, Erkidegoen Jaialdiaren harira Durangon eta Berrizko kultur etxeko sarreran izan den 20 urte ametsa eraikitzen erakusketa da aste honetan ikusgai ipini dutena Errotan eta  urtarrilaren 28a arte, kultur etxea zabalik dagoen orduetan ikusgai izango dena.

Aurkezpenean, Abadiñoko Udaleko Marisa Vazquez kultura zinegotziak onartu du herrian erakusketarako baliatu behar izaten daben espazio hori ez dela beharbada egokiena; argitasun aproposik ez dauka eta formatu handiko erakusketak hartzeko espazio arazoak izaten omen dituzte. Azpimarratu du, baina, 20 urte ametsa eraikitzen bezalako erakusketa bat hartzeko aukera pasatzen uzteko espazio desegokia ez dela arrazoi nahikoa.

Errota kultur etxeko hiru solairutako hormetan eskegita topatuko ditu bisitariak Euskal Fondoaren bitartekaritzarekin Abadiñora ekarritako Bastidaren irudiak, eta baita Saharan izandako egonaldien ondoren hainbat idazlek idatzitako gogoetak: Txema Anda, Mikel Valverde eta Kirmen Uriberen testuak dira erakusketako 20 irudien osagarri. Irudietan, saharar herriko jendea eta bertako egunsenti zein paisaiak daude argazkietan gordeta, Vazquezek azpimarratu duenez, “kalitate izugarriko argazkietan”.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!