Goi-mailako aizkolarien izenak dakartzan Urrezko aizkolarien binakako txapelketa aurkeztu dute gaur Abadiñon. Maila bi izango ditu txapelketak, gazteen maila eta urrezko maila, eta multzo biz osaturik egongo da bakoitza. Orain artean Kaiku izenarekin jokatu den lehiaketak, Eusko label sari nagusia izena hartuko du. Urrezko mailari dagokionean, iaz txapelaren jabe egin ziren Donato Larretxeak eta Aitzol Atutxa gazteak aurten ere bikotea osatuko dute. Gazteetan, Ander Erasun eta Julen Kañamares txapelketa irabazteko faboritoak dira.
Urrezko mailari dagokionean, iaz txapelaren jabe egin ziren Donato Larretxeak eta Aitzol Atutxa gazteak aurten ere bikotea osatuko dute. Bikote horrekin batera, J.J. Azpilikueta–Daniel Vicente, X. Orbegozo 'Arria V'–Jon Rekondo eta Mikel Mindegia–Antonio Senosiain bikoteak osatuko dute A multzoa. Gainera, Mindegiaren agurraren txapelketa izan liteke gaur aurkeztutakoa. Hala ere, kontuan hartzekoa da Ezkurrakoak eta Senosiainek osatutako bikotea, aurretiaz ere garaile izandakoak baitira. B multzoan lehiatuko direnak, berriz, joan zen urtean txapeldunorde izandako Anjel Arrospidek eta Iñaki Azurmendik osatutako bikotea, Floren Nazabal–Ugaitz Mugerza eta Jose M. Olasagasti–Luis Txapartegi bikoteak izango dira.
Lehen norgehiagoka abenduaren 6an jokatuko da Lizarran. Eguerdiko hamabietan hasiko da Azpilikueta-Vicente eta 'Arria V'–Rekondo bikoteen arteko lehia. Ligaxkaren azken neurketa, aldiz, urtarrilean jokatuko da Nazabal–Mugerza II eta Arrospide–Azurmendi bikoteen artean.
Finalerdien data oraindik zehazteke badago ere, finala otsailaren 22an izango da Azpeitiko frontoian, 12:00etatik aurrera.
Ligaxkan sei lan osatu beharko dituzte aizkolariek. Lehen lanean, 45 ontzako enborra moztu beharko du aizkolari bakoitzak ahalik eta golpe gutxien emanda. Bigarren ariketa zutikako 60 ontzako enborra moztean datza, eta ondoren, lehiakide bakoitzak 45 ontzako enborra moztu beharko du erlojuaren aurka. Laugarren lanean, berriz, zutik eta etzanda egongo diren 45 ontzako enborra moztu beharko dute aizkolariek, bakoitzak bat. Eta lanerdira txanda librean 2/45 ontzako, 2/54 ontzako eta 2/60 ontzako enborrak moztu aurretik, 60 ontzako enbor bi moztu beharko dute aizkolariek elkarren artean txandakatuz.
Finalerdietan eta finalean, ostera, seigarren lana izango da ligaxkako lanarekin alderatuz desberdina izango den lan bakarra. Finalerdietan lanerdira 4/54 ontzako eta 2/60 ontzako enborrak moztu beharko dituzten txanda librean. Eta finalean, bi horiez gain, baita 2/72 ontzakoa ere.
Gazteak zilarraren bila
Gazteen mailan sei bikotek hartuko dute parte Eusko label sari nagusian. Batetik, A multzoa 2007ko irabazleak diren Garikoitz Larretxeak eta Ohian Larretxeak osatuko dute, Aratz Mugerzak eta Jokin Alkizaletek eta Arkaitz Jauregik eta Jon Rodriguezek osatzen dituzten bikoteekin batera.
B multzoan arituko direnak, berriz, Ruben Saralegi – Ander Olano, Ibai Gorriti – Iñaki Vazquez 'Sakana' eta Ander Erasun-Julen Kañamares bikoteak izango dira. Hirugarren horiek jo dituzte faboritotzat gaurko aurkezpenean.
Gazteen mailan abenduaren 14an jokatuko da Donezteben ligaxkako lehen norgehiagoka, eta Erasun eta Kañamaresek osatzen duten bikoteak Gorriti eta 'Sakana'ren aurka neurtuko dituzte indarrak. Ligaxkari amaiera emango diotenak, aldiz, Jauregi eta Rodrigezek eta Larretxeatarrek osatutako bikoteak izango dira.
Finala otsailaren 22an jokatuko da, urrezko mailako finala jokatuko den egun eta toki berean.
Eusko label sari nagusia
Urrezko aizkolarien binakako txapelketa Eusko Label sari nagusia izenarekin ezagutuko dugu aurrerantzean. Azken hamar urteetan Kaiku izena izan badu ere txapelketak, izena aldatzea erabaki dute antolatzaileek. Eusko Label markaren barruan kokatzen da Kaiku, eta azken urteotan labeldun produktuak areagotu direla-eta, logiko ikusi dute txapelketaren izena aldatzea.