Tornosolo Kopako txapelak arratiara joan dira

Anboto 2008ko aza. 3a, 09:00

Biak Iker Etxebarria izendunak, biak arratiarrak eta biak ezustean izan dira txapeldun. Faboritoek huts egin zutela esateak ez luke kantxan gertatua zuzen islatuko. Iker Etxebarria dimoztarrak –biek izen bera dute- ezustean bai, baina beren merituengatik irabazi zuten, eta ez aurkariak trakets aritu zirelako.

Tornosola Kopako finalek ikuskizun ederra eskaini zuten. Emozioa, oreka, tanto ederrak, ezustekoak…final bati eskatu ahal zaizkion osagai guztiak izan zituen. Faboritoek huts egin zutela esateak ez luke kantxan gertatua zuzen islatuko. Iker Etxebarria dimoztarrak eta artearrak –biek izen bera dute- ezustean bai, baina beren merituengatik irabazi zuten, eta ez aurkariak trakets aritu zirelako.

Gazteenak, etorkizunekoen mailan, 30-21 menderatu zuen Cerezo. Partidu osoan zehar aurretik joan zen. Cerezok erreakzio txikiak izaten zituen, baina ez Etxebarria urduritzeko adinakoak. Azkenean, aitzakiarik gabeko garaipena lortu zuen dimako mutilak.

Arratsaldeko sorpresarik handiena Lehen Mailako finalean eman zen. Frantziako selekzioarekin Munduko Kopa jokatuko duen Bonetbelche Hervé faborito argia zen partidua hasi aurretik. Inork gutxik egingo zuen apustu bere aurka. Partiduak jokatu egin behar direla dioen topikoak, ordea, gutxitan legez asmatu zuen. Etxebarria ez zela arratsalde pasa etorri argi geratu zen lehenengo tantotik bertatik. Nor baino norrago aritu ziren kantxan zein markagailuan. Azkenean, artearrak irabazi zuen (40-38).

Desafioan pattal

Plater nagusi biek aho zapore gozoa utzi baziguten, ezin daiteke beste hainbeste esan postreari buruz. Desafio mikatza izan zen. Ander Antxiak eta Rober Uriartek ezin izan zioten itzalik egin Waltaryk eta Harismendik osatutako bikoteari (17-40). Waltaryk min handia egin zuen saketik eta hortxe hautsi zen partidua. Abadiñarrak saiatu ziren, baina egun horretan desfioa handitxo geratu zitzaien.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!