Frontis enpresagaz sinatu ondoren, Amantegi profesionaletan lehiatuko da datozen hiru urteetan gutxienez. Joan zen domekan, Matienako pilotalekuan izandako debutean irabazi egin zuen.
Zelan eman duzu Frontis enpresarako pausoa?
Astelehen batean deitu zidaten enpresatik, nigatik interesatuta zeudela esanez. Txapelketak hastear zeudenez, baietza edo ezetza ahal nuenik arinen emateko eskatu zidaten, eta astebetean erabaki nuen.
Astebete horretan buruari asko eragin zeunion?
Urteetan aurrera noa, eta eskaintza aprobetxatzeko modukoa iruditu zitzaidan. Afizionatuetan bi-hiru urte jokatu ditut, eta gogoa neukan salto hori emateko.
Profesional legez aritzeak beste era bateko dedikazioa eskatuko dizu?
Entrenamenduak gure kontura egiten ditugu. Alde horretatik, ez dugu hainbesteko loturarik; ez beste enpresa batzuetakoa adinakoa behintzat. Hala ere, egia da dedikazioa eskatzen duela, eta komeni da sarritan entrenatzea.
Debutean, Zabalagaz bikotea osatuz, 22-13 irabazi zenien Urdanoz eta Huarteri.
Bai, uste baino hobeto joan zen. Aurkariak ez ziren ibili oso fin, eta nik berriz gustura jokatu nuen. Aurrean pilota asko hartu eta dezente asmatu nuen.
Etxean, zaleen aurreran, debutatu zenuen. Zer sentipen izan zenituen?
Pentsatu baino lasaiago egon nintzen. Ikusle dezente zegoen, eta txarto jokatzeko beldur hori nirekin izan nuen, normala zenez. Hala ere, gustura aurkitu nintzen.
Gazte-gaztetatik jendeak asko espero izan du zugandik. Sentitu izan duzu presio hori?
Ez. Nik ez dut halako larritasunik izan gora ailegatzeko. Ilusioa bai, baina larritasunik ez. Ahalik eta ondoen jokatzea izan dut helburu, inoiz horrelako aukerarik heltzen bazen aprobetxatzeko. Baina presiorik ez dut izan, ez familiaren partetik ez ingurutik.
23 urterekin pentsatu izan duzu dagoeneko berandutxo zela?
Jendeak esaten zidan saltoa emateko sasoia zela. Esperantza apur bat galduta eduki dut. Afizionatu mailan geratuko nintzela uste nuen. Beraz, albiste pozgarria izan da.
Afizionatuetan luzaro segituko zenuen?
Bai; beste urte batzuetan bai, behintzat. Pilota gustatu egiten zait Partidurik ez daukadan asteburuetan penarekin egoten naiz.
Inoiz jaso duzu eskaintzarik beste enpresaren batetik?
Orain urtebete, Asegarcetik deitu zidaten beraiekin entrenatzen joateko, baina ezin izan nuen joan. Hiru partidu segituan jokatu nituen eta entrenamendua laugarrenean zen. Itxura txarra eman baino nahiago izan nuen ez joan. Berriro deituko zidatela esan zidaten, baina ez dou hango berririk jaso.
Ez joanaz damutu zara?
Ez. Ez diot buruari buelta askorik eman. Ez naiz damutzen ezezkoa eman izanaz.
Ander Antxiagaz egoteko aukerarik izan duzu?
Elkarrekin entrenatzen dugu. Beste ibilbide bat dela eta gogortxoagoa izango dela esan dit. Baita gauzak trankil eta pazientziarekin hartzeko ere. Astiro joateko.
Zeintzuk dira zure kualitate nagusiak?
Aurreko jokoa da nire arma nagusia. Aireko jokoa, esaterako. Ez naiz kolpedun pilotaria, hausten duen horietakoa, beraz aurrean beldurrik gabe ariko naiz.