Euskal Herrriko Pilota Federazioak antolatuta, III. One Wall irekia jokatuko dute zapatuan Matienako frontoian. Iaz legez, 50 pilotari inguru ariko dira lehian, egun osoz.
Emakumeek zein gizonek parte hartuko dute lehiaketa horretan; dozena bat emakumek eman du izena. Ireki horretatik irtengo da azaroan Italian jokatuko den nazioarte mailako lehiaketarako taldea. Pilotarien zerrendan daude Etxebarria, Erauzkin eta Erroizena gizonetan, eta, Gallastegi eta Pradera emakumeetan.
Amantegiren debuta
Egoitz Amantegi 23 urteko abadiñarrak profesionaletarako pausoa eman du Frontis enpresaren eskutik. Domekan, 17:00etan, debutatuko du Matienan. Zabalarekin bikotea osatuz, Urdaniz eta Huarte izango ditu parean. Ondoren, beste lehia bat dago.