

Bakarrizketen alorrean irabazi duena Banarte antzerki taldean aritutako 20 urteko Jabier Fernandez abadiñarra da; kazetaritza ikaslea eta gidoiak idazten ere fin aritzen dena. Bakarrizketa, Santiago bideko pasadizo eta gorabeherekin bete du lehiaketarako.
Musika eta bakarrizketa arloetan adituak diren lagunek osatutako epimahaiak aukeratu ditu Froufe eta Gomez berriztarrak zein bakarrizketen Jabier Fernandez. Epaileek eurek esan digutenez, alor bietan egon den mailarekin zail izan dute erabakia hartzea, baina benetan pozgarri egin ei zaie eskualdeko artisten artean halako maila topatu izana. Bakarrizketetan ‘Tote’ izan da bigarren, Estela hirugarren eta Rosario laugarren. Kantautoreen artean, irabazle berriztarren ondoren, Igor eta Ion izan dira bigarren, Victor eta Santi hirugarren eta Eneko epaiamahaiak hautatua.
Guztira hogei musikari inguruk eman eta zuzeneko emanaldia esakini duten lehiaketan eskuratu dituzte 500 euroko lehenengo saria, 200eko bigarrena, 100eko hirugarrena eta lau lagunentzako bazkaria irabazleek.
Dirutan jaso duten sariaz gainera, gaur eta biharko ordaina ere jasoko dute: lehiaketaren sari modura, Matienako Errota kultur etxean emanaldia eskainiko dute.