Zeruko laino beltzen mehatxupean korritutako lasterketan Aitor Martinez abadiñarra erakustaldia eman zuen. Aurreko astean ANBOTOri adierazia zion, iaz denboraldia hondatu zion lesiotik guztiz errekuperatu gabe zegoela, eta oso posible zela lasterketan bere benetako mailatik behera aritzea. Zaleentzako abisua zen, esperantza faltsurik izan ez zezaten. Aurreratu bezala bere ohiko erritmotik behera ibili zen Martinez, baina hala ere, ahalegin ikaragarrian, bigarren amaitu zuen, azkenengo bihurgunean Dabid Jimenez aurreratuta. Horrela, Euskadiko Txapelketarako puntu baliotsuak eskuratu zituen. Emaitza ederra da iaz tibia eta peronea txikitu eta aurten barruko burdinak mugitzen ari zaizkiola korritzen dabilen gidari batentzat.
Minimotard mailan, berriz, Jorge Corcuerak irabazi zuen lasterketa. Dabid Saez eta Unai Markiegi izan ziren bigarren eta hirugarren.
Ondoren, Matienako plazan jarritako bi malda mugikorretan, Freestyle saioa eskaini zuten motorzale bik. Salto ikusgarriak erakutsi zituzten, plazan batu zen jendearen zoramenerako. Ikuskizuna hasi eta hogei bat minutura euria hasi zuen eta bertan behera utzi behar izan zuten. Nolanahi ere, ordura arte erakutsitkoarekin gustura geratu ziren zaleak, ez baita egunero ikusten den zerbait.