Nazioarteko Supermoto Lasterketa ikusgarria antolatu du Abadiñoko Supermoto Klubak zapaturako Matienan. Supermotard eta minimotard mailako lasterketak jokatzeaz gainera, herriko plazan aldapa mogikor bi jarriko dituzte gidariek ‘Freestly’ moldeko salto harrigarriak egin ditzaten.

Abadiñoko Udalak lagunduta zirkuitu erakargarria eratu dute. Motor-gidariak Matienako aparkalekuan eta Arzubia industriagunean zehar antolatutako zirkuituan ibiliko dira bueltaka. Itzuli bakoitzean 900 metro beteko dituzte, 40 segundo inguruan. Ezkerretara hartu beharreko zazpi bihurgune daude eta eskuinerako lau. Boxesak Solaguren kalean egongo dira, jaietan txosnak egoten diren inguruan. Lasterketaren helburua orain 12 urte hildako Asier Martinez (Aitor Martinez motor-gidariaren anaia) gogoratzea ere bada.
Lehenengo supermotard estiloko motorren lasterketa korrituko da. 35 bat motor-gidarik parte hartuko dute. Tartean portugaldar bat -Nuno Pinto– eta Kataluniako ‘En linea directa’ taldeko gidariak izango dira. Talde horretako kide bat Angel Grau izango da, Espainiako txapeldunordea. Frantziako eta Kolonbiako ordezkariak ere etortzekoak ziren, baina hainbat arrazoi medio ez dira etorriko. Gainerakoei dagokienez, Euskal Herriko puntako motorzaleek ere parte hartuko dute; Abel Urizar Euskadiko txapeldunak tartean. Biharko lasterketa Euskadiko Txapelketarako puntuagarria da, besteak beste.
Aitor Martinez abadiñarrak irteera puntuan izango da, baina ez dago sasoiko. Iaz, eroriko batean tibia eta peroneo hezurrak apurtu zituen eta hortxe galdu zuen Euskadiko Txapelketa, hain zuzen ere; gero Urizarrek irabaziko zuena. Harrezkero, puntua hartu ezinik dabil abadiñarra. Hezurrak elkartzeko burdinek min ematen diote eta ahal duenean kirofanotik pasatzekoa da horiek erretiratzeko. Hala ere, ahaleginak eta bi egingo ditu abadiñarrak herriko zaleen aurrean.
Txandaka, minimotard estilo lasterketa ere jokatuko da; 15 bat gidari izango dira. Hauek motor txikiagok dira, ez hain indartsuak.
Azkenik, hiru motorzalek salto eta akrobazia ikusgarriak egingo dituzte plazan antolatutako azpiegituran; aldapa bi, bat saltorako eta bestea lur hartzeko.
ORDUTEGIAK
•15:30-17:20 entrenamenduak
•17:30 Minimotard 1. txanda. (10 minutu)
•18:00 Supermotard 1. txanda (15 min)
•18:30 Minimotard 2. txanda (10 min)
•19:00 Supermotard 2. txanda (15 min)