Roberto Cuevas (Abadiño, 27 urte) futbol munduko nomada bat izan da. Athleticen hasi eta hezi zen. Txetxu Rojok lehenengo taldeagaz konbokatu zuen behin, baina ez zuen debutatu. Eibarren denboraldi bat eman ondoren, Murtzia Hirian eta Meridan bina eman ditu. Aurten Alavesek fitxatu du, urte birako. Kanpoan egindako denpora aberasgarria izan dela dio, baina eskertuko omen luke egonkortasun apur bat; Alavesen lortzea itxaroten duen egonkortasuna.
Nola moldatu zara talde barrira?
Oso ondo, egia esanda. Tendoian arazo txiki bat izan dut, pare bat astean geldirik edukiarazi nauena, baina jada gaindituta dut eta apurka-apurka taldean sartzea itxaroten dut. Bestela, taldekideekin-eta, ederto nago. Gainera, ikusten da Alaves klub serioa dela, kalitateko azpiegiturak ditu.
Alavesek urte gogorrak pasatu ditu. Hainbat urtean Lehen Mailan lehiatu ondoren, iaz Bigarren B Mailara jaistekotan egon zen. Egonkortasun falta handia bizi izan du. Somatu zenuen giro hori heldu zinenean?
Taldekideek kontatu didatenaren arabera, azkenengo urte biak nahiko gogorrak izan dira. Lehenengo, Pitermanekin erabateko deskontrola egon zen. Iaz, berriz, lege kontsurtsalak zeresan handia eman zuen. Hori guztia igarri egin zen berdegunean. Aurten helburu bakarra daukagu: mailari eusteko puntuak ahal dugunik eta arinen batzea.
Helburua mailari eustea da?
Azkenengo urteak eta taldea nola egon den kontuan hartuta, urtebete lasai antzean ematea ondo etorriko litzaioke taldeari. Jakina, maila ziurtatu eta gero gora begiratzeko denborarik badago, askoz hobeto.
Alavesek fitxatu asko egin du. Zeure burua hamaikakoan ikusten duzu?
Aldageletan garbiketa egin nahi izan dute. Jokalari berri asko batu gara. Zorionez, lehenagotik dauden beteranoek asko laguntzen digute taldera egokitzen. Titular izango naizen? Lehiakortasuna ona da taldearentzat, hori seguru; hor barruan tokia bilatzeko daukadan dena emango dut.
Oraindik gaztea zaren arren talde askotan jokatu duzu. Nola baloratzen duzu kanpotik emandako urteak?
Esperientzia aberasgarria izan da. Zorionez, beti jende jatorra aurkitu dut eta egon naizen toki guztietan etxean legez sentitu izan naiz. Asko ikasi dut eta pertsonalki hazi egin naiz. Hala ere, etxean ez egotea faltan botatzen da batzuetan.
Esaten dute Andaluzian futbolak hemen baino diru gehiago ematen duela beheko mailetan. Antzekorik ikusi duzu Murtzian edo Meridan?
Egoera ezberdinak dira. Hemen inguruan futbol klubak profesionalizatuago daude. Kontua da Andaluzia aldean diru gehiago dagoela. Dena dela, kontu handia izan behar da. Kantitate handiak eskaintzen dituzte, baina gero arazo handiak izaten dira soldatak kobratzeko orduan. Nik ez daukat dudarik; nahiago dut inguruotako kluben seriotasuna eta profesionaltasuna.
Zelaian oso jokalari borrokalaria zara. Ematen du zelaitik kanpora ere dohain horri heldu behar izan diozula.
Bai, ados nago. Inork ez dit sekula ezer erregalatu. Lortutako guztia gogor borrokatuta lortu dut. Eta halantxe jarraituko dut. Anbizio handikoa naiz eta ez naiz geldituko. Alavesen daukadan dena emango dut.
Hedabideetan futbolaren bestelako irudia ikusten dugu: Mercedesarena. Ilargiak badauka ikusten ez den alderdia ere, ezta?
Jendeak David Beckham eta Cristiano Ronaldo ikusi eta uste du jokalari denekin berdin pasatzen dela. Denetariko jendea dago futbolean. Ni ofizioarekin ahalik eta gehien disfrutatzen saiatzen naiz, futbola gustuko dudalako. Hortik aurrera pertsona normala naiz.
Abadiño izan zen zure lehenengo taldea. Sasoi hartako zer gomuta daukazu?
Itzela. Koadrilako jokalariekin jokatzen neban eta ederto pasatzen genduen. Inguruko jente asko ere ezagutu nuen. Kariño handiz gogoratzen dut sasoi hura.
Zure iraganari buruz hiotz egiten gabiltza erreterioa hartzekotan bazeunde legez, baina oraindik ibilde luzea daukazu. Zer eskatzen diozu etorkizunari?
Batez ere, lesioek errespetatu nazatela, hori ez dago-eta gure eskuetan. Hortik aurrerakoa norberak egin behar du. Futbolean luzero jokatzea espero dut.
Nolakoa da Roberto Cuevas zelaitik kanpora?
Ez naiz hobby arraroak dituen horietakoa. Familiarekin eta lagunekin egotea gustatzen zait.
Aspaldidanik Güeñesen bizi zara. Sarritan joaten zara Matienara?
Lau urtean kanpoan ibili naiz eta ezin izan dut. Orain, Euskal Herrira bueltan, sarriago joatea espero dut. Familia faltan botatzen da, eta lagunak ere bai.
Eta herria bera?
Bai, bai... batez be, Sanprudentzioetan!.
Iaz legez, derby gehiago izango dugu Bigarren Mailan Lehenengoan baino. Nola ikusten duzu euskal futbola?
Arazo ekonomikoak dira arrazoi nagusia. Errealaren eta Alavesen kasuak ildo horretakoak izan dira. Eibarrek, berriz, meritu itzela dauka, urtero maila mantentzen.
Athleticek Aduriz Mallorcara saldu duela ikusita, Makuari zure curriculuma bidali zenion? Neguko fitxaketa legez, akaso…
Alavesek nire aldeko apustua egin du eta lehenengo eta behin nigan jarri duten konfiantza zelaian eskertu nahi diet. Hori da nire zeregina orain.
Beste baterako itzi beharko dozu, orduan.
Bai. Athleticen egin nintzen jokalari, hantxe hasitakoa naiz eta nire etxea izan da. Alde horretatik, esker oneko nago. Hara itzuli? Gustatuko litzaidaket, bai, baina horrek ez nau obsesionatzen. Pausuz pausu aurrera joatea da asmoa.