Abadiñoko futbol taldea bigarren mailan egongo da datorren denboraldian

Anboto 2008ko eka. 11a, 14:08

Abadiñok ezin izan zion Indautxu Bri irabazi eta beraz lurraldeko bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Partiduari buelta ematea lortu zuten arren, azken minutuetan bilbotarrak gehiago izan ziren.

Abadiñok ezin izan zion Indautxu Bri irabazi eta beraz lurraldeko bigarren mailan jokatuko du datorren denboraldian. Partiduari buelta ematea lortu zuten arren, azken minutuetan bilbotarrak gehiago izan ziren.

Etxekoak indartsu zelairatu ziren, joaneko partiduko 2-1ekoa erremontatzeko gogo biziz. Hala ere, bilbotarrak aurreratu zitzaizkien gola egiterako orduan. Gomezek gupidarik gabe garaitu zuen Kortazar atezaina eta 0-1ekoa jarri zuen markagailuan jaurtiketa indartsu baten ondoren. Baina honek ez zuen abadiñarren etsipena eragin. Astolakoek bi aukera izan zituzten eta baloia sareetara bidaltzerik izan ez zuten arren, horretan jarraitu zuten. Atsedenalditik bueltan, etxekoak indartsu atera ziren eta azkenean aldeko penaltia lortu zuten. Otxandategik jaurti zuen eta baita gola egin ere. 1-1ekoa jarri zuen beraz markagailuan. Indautxu Bko atezaina egotzi zuen epaileak penaltia egiteagatik eta handik minutu gutxira bere taldekide Jimenez ere bota egin zuen. Hala, Abadiñok bigarrena egin zuen Salterainen burukada bati esker. 2-1ekoa jarri zuen markagailuan eta pozik zeuden abadiñarrak. Baina epaileak Mendia etxeko jokalaria bota zuen eta horrek partida gogortu zuen. Erasoaldiak egitera mugatu ziren abadiñarrak eta bilbotarrak berriz, atzean sartu ziren kontraerasorako aukeren zain. Eta Gomezen falta jaurtiketa baten bidez jarri zuen Indautxu Bk 2-2koa markagailuan eta halaxe bukatu zen lehia

Iurretako lehen mailan
Iurretakok ez du lehentasunezko mailan jokatuko datorren urtean  goiko mailetan izandako igoera eta jaitsieren ondorioz. Igotzeko kanporaketa irabazi arren, ezingo dute helburua bete.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!