
Eskualdeko musika taldeen kontzertuek bete zuten Santrokazetako lehenengo asteburua, eta musika eskaintza izango dugu bigarren asteburuan ere. Irudian jaso duguna, Bajo Cero taldearen Gaztetxeko emanaldia da, Rock Maratoian ateratakoa.
Asteburu honetan, maiatzak 16an, The Bond Scoth Band eta Electric Souls taldeak izango dira Txanporta plazan. Maiatzaren 17an, besteak beste, Ihesbide, Nao eta Berri Txarrak taldeen Rock jaialdia izango da 20:00etatik aurrera.