Sestaoko taldea eskola arteko onena

Anboto 2008ko mai. 15a, 11:58

Abadiñoko probalekua xake zaletasunaren lekuko izan zen joan den asteburuan. Izan ere, eskola-arteko xake txapelketa jokatu zen bertan eta Euskal Autonomia Eskidego osoko hainbat ume batu ziren elkarren aurka lehiatzeko. Egun osoan zehar, kimuen, benjaminen eta haurren kategoriako umeek xakeaz gozatu zuten.

Abadiñoko xake eskolako, Sestaoko, Santurtziko, Leioako, Erandioko, Barakaldoko eta Bilbo aldeko taldeak bildu ziren eta denek ere ongi entrenatzen direla erakutsi zuten. Benjaminen kategorian, Sestaoko taldea geratu zen lehen postuan. Bigarren postuan baina lehenengoekin berdinduta, Askartza geratu zen eta Luis Briñas taldea izan zen hirugarrena hamazortzi punturekin.
Kimuen txanda izan zen ondoren eta taldeka eta bakarka jokatu zuten hauek. Bakarkakoan, Juan Ignacio Alonso Arburu izan zen garailea. Gipuzkoar honek zazpi puntu t’edi lortu zituen. Bigarren postuan David Astasio arabarra geratu zen zazpi punturekin eta hirugarren postua Elvis Hernandez gipuzkoarrarentzat izan zen. Sei puntu t’erdi lortu zituen azken honek. Taldekakoan berriz, Sestao izan zen beste behin ere buru hemeretzi puntu t’erdirekin. Bigarren postuan Endroke geratu zen eta Santurtzi A-k hamazazpi puntu lortu zituen hirugarren postua erdietsiz. Abadiño hamalaugarren postuan sailkatu zen eta zortzi puntu eskuratu zituen. Jokatutako sei partidetatik lau galdu egin zituen, bat irabazi eta beste bat berdindu.
Haurrak izan ziren lehiatzen azkenak eta Sestao izan zen kategoria honetan ere onena. Hogei puntu t’erdi lortu zituen. Bigarren Santurtzi geratu zen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!