Traña-Matienako Quad Trialen txapelketa arrakastatsua izan da

Anboto 2008ko mai. 1a, 10:43

Eguraldia ere lagun izan zuten joan den asteburuan Matienara hurreratu zirenek eta giro onean pasa zuten arratsaldea. Quad Trialen euskadiko txapelketako lehen lehia izan zen joan den larunbatean jokatu zena eta ikusmira handia piztu zuen.

Arratsaldeko hiruretan hasi zen lehiaketa. Lehenengo proban quadek zirkuitu itxi batean ibili behar izan zuten lurrera erori gabe. Ordubeteko proba izan zen eta arratsaldeko zazpiretan berriz ere errepikatu zen. Bien bitartean, ATV deritzon proba jokatu zen. Bost zirkuitu prestatu ziren eta partehartzaileek ibilbide horien zailtasunak gainditu behar izan zituzten. Harriak, egurra eta zilindroak izan ziren besteak beste ibilbide horietan eta batek baino gehiagok zailtasunak izan zituen. Hala ere, ikusgarria izan zen proba eta hurreratu zirenek txalo artean agurtu zituzten partehartzaileak.  Modalitate bakoitzetik hogei pilotu egon ziren eta denek ere maila altua eta erabateko kontrola erakutsi zuten larunbatean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!