560 kilokoan, bizkaitarrak faborito ziren Oiartzunen jokatutako saioan, eta ez zuten hutsik egin. Pisu honetako txapela ere ia segurtatuta utzi zuten erraz asko. Berdeek saioko tiraldi guztiak aparteko arazorik gabe irabazi zituzten, eta lehen postua lortu zuten Gainera, beste bi taldeekiko zuten aldea gehitu egin zuten. Jardunaldi bat baino ez da geratzen 560 kilokoa amaitzeko baina abadiñarrek ez dute aparteko arazorik izango orain arteko jardunaldi guztietan aise nagusitu baitira.
Bigarren posturako lehia handiagoa izan zen. Lehen jardunaldian berdinduta amaitu zuten Berriozarrek eta Amaiurrek. Biek bizkaitarrekin galdu egin zuten, eta elkarren aurkako deman berdinean amaitu zuten, baina bigarrengoan ez zen horrelakorik gertatu. Berriozarrek irabazi zion Amaiurri eta bigarren geratu dira sailkapen nagusian.