Aizpuru abadiñarra bikain Matienan

Anboto 2008ko mar. 13a, 13:23

Joan den asteburuan hasi zen Matienan SanPrudentzio pilota txapelketa. Bertan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako 198 pilotarik hartuko dabe parte, kadete, jubenil eta nagusien mailetan banatuta. Guztira 28 jaialdi antolatu dira txapelketarako, eta final handiak maiatzaren lehenean ospatuko dira.

Asteburuan hasi ziren beraz Maienako San Prudentzio txapelketako partiduak. Lehenengo norgehiagokan, Bildosola eta Ansotegi markinarrak, eta Juaristi eta Larrunbe galdakoztarrak lehiatu ziren, kadete mailan hain zuzen. Bigarren neurketan, jubeniletan, Mentxaka eta Olabe Galarza eta Albizuriren kontra aritu ziren eta hauen ostean, Alustiza abadiñarrak jokatu zuen Abascal usansoloarrarekin batera, Marcos eta Bermejoren kontra. Azkenik, Lejarazu eta Solozabal iurretarrek, Gordon sopeloztarra eta Aizpuru abadiñarraren aurka neurtu zituzten indarrak eta horixe izen zen nabarmendu beharrekoa. 18-15 izan zen emaitza lan bikainaren ondoren. Gaur bigarren kanporaketa jokatuko dute bi gazteek.
Larunbatean eta igandean ere jokatu ziren partidak eta Matienako frontoia gainezka egon zen. Nabarmentzekoa Dimako Etxebarria anaien porrota izan zen aurreikuspen guztien aurka.

Biharko Izarrak

Bestalde, Mallabian ere Biharko Izarrakek aurrera jarraitu zuen eta emaitzak denetarikoak izan ziren durangaldekoentzat. Egoitz Amantegi abadiñarrak galdu egin zuen Azanzarekin batera Jauregi eta Lopetegiren aurka. Larrinaga elorriarrak ostera, izugarrizko maila eman zuen eta irabazi ere bai. Lazkozekin jokatu zuen elorrioko gazteak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!