San Prudentzio pilota txapelketa hasiko da gaur

Anboto 2008ko mar. 7a, 12:12

Gaur arratsaldean hasiko da Matienan SanPrudentzio pilota txapelketa. Bertan, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako 198 pilotarik hartuko dute parte, kadete, jubenil eta nagusien mailetan banatuta. Guztira 28 jaialdi antolatu dira txapelketarako, eta final handiak maiatzaren lehenean ospatuko dira.

Gaur iluntzean hasiko dira beraz partiduak. Lehenengoak kantxara irteten, Bildosola eta Ansotegi markinarrak, eta Juaristi eta Larrunbe galdakoztarrak izango dira, kadete mailan hain zuzen. Bigarren neurketan, jubeniletan, Mentxaka eta Olabe Galarza eta Albizuriren kontra lehiatuko dira. Honen ostean, Alustiza abadiñarrak jokatuko du Abascal usansoloarrarekin batera, Lezamako bikotea dan Marcos eta Bermejoren kontra. Gaurko azken partiduan, Lejarazu eta Solozabal iurretarrek, Gordon sopeloztarra eta Aizpuru abadiñarraren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

 Kanporaketetako bigarren jardunaldia bihar arratsaldean izango da, 4.30etatik aurrera. Loidi eta Urkijo berriztarrek, Ugarte eta Uranga izango dituzte aurrean jaialdia irekitzeko norgehiagokan. Gero, Aizpurua-Etxebarriak Calzada-Elorriagaren kontra jokatuko dute, eta Asteasu-araiko gasteiztarrek, Bergarako Arakistain-iriondoren aurka. Biharko azken partiduan, Kina eta Biain gipuzkoarrak eta prieto eta Elgezabal barakaldarrak izango ditugu sailkatzeko borrokan.

 Iganderako ere beste jaialdi bat antolatua dute. Bertan ez dugu durangaldeko ordezkaririk izango, baina partida interesgarriak izango dira. Arratsaldeko 4.30etan, Iturbe-Otxoa eta Iraola-Lertxundik egingo dute kantxarako jauzia. Etxebarria dimoztarrek, Fernandez eta Olasagasti donostiarrak izango dituzte kontrario, eta hirugarren neurketa gipuzkoarren artekoa izango da, urbieta-Iturriaga egongo baitira alde batean, eta Oiarzabal-Agiriano beste aldean. Azkenik, asteburuko egitaraua itxiko duen partidua hauxe izango da, Valencia eta Zabalza burlatarrak, Amurrioko Cueva eta Goikolearen kontra.

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!