Joan den asteburuan jokatu zuen Garciak joko olinpikoetarako txartela lortzeko behar zuen azkenengo jardunaldia. Espainiako selekzioarekin joan zen Estanbulera eta 84 kilotik gorakoetan onena dela erakutsi zuen durangarrak.
Bere lehen aurkaria Teemu Heino finlandiarra zan zen. Pisu handidunen artean aurkari beteranoa egokitu zitzaion lehen jardunaldian. Munduan eta Europan asko aritua da Heino eta arerio zaila dudarik gabe. Lehenengo bi asaltoak tentsio handikoak izan ziren eta finllandarrak eraman zituen puntuak. Markagailua horrela, Heinoren alde jarri zen. Azken asaltoan baina, dena galduta zuela pentsatzen zuenean, Garciak izugarrizko ezustea eman zuen eta Heino garaitu zuen hankarekin golpe bortitz bat emanez. Lurrean eserita utzi zuen aurkaria eta bi puntu eman zizkioten horrela. Gainera, epaileak Heinok zeraman babesa neurtu zuen eta Garciari eman zion garaipena. Areriorik gogorrena kanpoan uztea lortu zuen beraz azkenean durangarrak.
Hurrengo aurkaria Rasahtski bielorusiarra izan zen eta hoenen aurka ez zuen horrenbesteko arazorik izan Garciak. 4 eta 1 irabazi zion durangarrak eta hurrengo fasera pasa zen horrela. Franz Karol izan zen ber hurrengo aurkaria eta hon irabazita Pekingo olinpiar jokoetara sailkatzeko txartela irabazi zuen Jonek.
2004ako olinpiar jokoetan ere aritu zen Jon eta beraz ez da bere lehenengo aldia izango Hala ere, duela lau urte ez ziren gauzak lar ongi atera. Brontzea lortzeko zorian egon zen arren, azkeengo borrokaldian podiumera igotzeko abagune bikaina galdu zuen.
Pekingoak datoz orain eta horra begira dago orain durangarra. Podiuma du amets, eta horretarako entrenatzen ari da gogor. Zail ikusten du baina gorenera heltzea. Hala ere, saiatzeko gogoz dabil eta orain arte bezala lanean jarraituko du Pekinen zerbait lortzeko.