Iñaki Larrinaga elorriar gaztea pozik dago Aspek egin deutsan proposamenagaz. Hemeretzi urte besterik ez ditu eta profesionalekaz debutatzeko parada izango dau ekainean fisikoki prestatzen bada. Hasieran broma lez hartu eban albistea baina broma ez zala konturatu zanean pozez zoratzen jarri zan.
Gaur egun, egunero entrenatzen da Aspeko pilotariekaz Eibarko Astelehena pilotalekuan. Astelehen eta eguaztenetan entrenamendu fisikoak egiten dauz eta martitzen eta eguenetan forntoian aritzen da gogor. Aurkari gogorrak izaten dauz eta pozik dago. Orain euren mailara heldu eta txapelen bat irabazteko indar eta kemenagaz dago gaztea. Ea zorterik daukan!