Lauko txapelketa hasi berri da eta Abadiño Bk indartsu hasi du aurten denboraldia. Astigarragako Auzolan taldearekin batera talde gogorrena zirela erakutsi zuten abadiñarrek.
Aizarnazabalen jokatu zen asteburuan Euskadiko Lauko Txapelketako lehen jardunaldia. Bederatzi talde izan ziren parte hartzen bi multzotan banatuta. A multzoan Auzolan taldea gailendu zen zazpi punturekin.
Ondoren Sokari sailkatu zen bost punturekin, hirugarren Abadiño A taldea lau punturekin eta azkenik Conceyos punturik gabe. B multzoan Abadiño B izan zen onena. 12 puntu erdietsi zituzten abadiñarrek Aizarnazabalen. Abadiño Ck ere ez zuen batere maila kaxkarra erakutsi, bigarren geratu baitzen bederatzi punturekin. Gaztedi taldearentzat izan zen hirugarren postua; lau puntu lortu zituzten hauek. sokarri bostgarren sailkatu zen bi punturekin eta Kuartago taldeak puntu bat baino ez zuen eskuratu.
Gauzak horrela, lauko txapelketa bide onetik doa abadiñarrentzat. Hiru taldeek emaitza onak lortu dituzte oraingoz eta horrela jarraitzeko itxaropenez ari dira entrenatzen. Lauko txapelketaren ondoren, Italia aldera joan nahi dute tiratzen eta horretarako prestatzen eta gogor entrenatzen ari dira orain.