Martin II eta Elorriaga txapeldun izan dira eskuz binakako elitean

Anboto 2007ko uzt. 23a, 11:33

Martin Iak eta Elorriagak irabazi dute Tornosolo trinketean jokatu den Eskuz Binakako Elite Txapelketa. Cerezok eta Zabalzak estu hartu dituzte, eta lan eginda jantzi dute txapela (40-32).

Martin Iak eta Elorriagak irabazi dute Tornosolo trinketean jokatu den Eskuz Binakako Elite Txapelketa. Cerezok eta Zabalzak estu hartu dituzte, eta lan eginda jantzi dute txapela (40-32).

Martin Ia eta Oier Elorriaga dira aurtengo Eskuz Binakako Eliteko txapeldunak. Elorriaga izan da finaleko izarra. Atzelari abadiñarrak itzelezko partida jokatu du; aurrean Unai Martinek ondo bete du bere lana, artista dela erakutsiz. Partidak erritmo bizia izan du eta Tornosolon batu diren zaleek tanto ikusgarriekin gozatu ahal izan dute.

Hirugarren eta laugarren posturako atarikoan Monreal eta Martin IIa izan dira garaile Etxebarria eta Uriarteren aurka (40-37). Partida onetan ere emozioa eta ikuskizuna, biak izan dira. Irabazleek 20-30ekoari buelta eman behar izan diote hirugarren geratzeko. Azpimarratzekoa da Monrealek bikote batean eta Etxebarriak bestean egindako lana.

Pilotari onenaren saria Oier Elorriagari eman diote, txapelketa osoan erakutsi duen erregulartasunagatik
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!