Bizi-izpirik dagoen artean ez dela etsi behar diotenek uste horretan berresteko adibide sendo eta garbia dute joan zen astean Cerezok eta Zabalzak lortutako balentrian. Ligaxkako azken norgehiagoka hasi aurretik, hanka eta erdi Eskuz Binakako Elite Txapelketatik kanpora zuten; bukatu ondoren, hanka biak barruan eta ondo finkaturik dituzte. Bariku arratsaldean jokatuko den finalean Martin I.a eta Oier Elorriaga izango dituzte parez pare.
Asteburuan emozioak gainezka egin zuen Tornosolon. Barikuan partida bat galduta zuten
bikoteek (Monreal-Martin II eta Etxebarria-Uriarte) nahitaezkoa zuten garaipena, eta biek irabazi zuten. Ondorioz, domekako jaialdia jokatu aurretik, bikote guztiek zituzten finalean izateko aukerak.
Alvarez eta Mieltxok 21 tantoz azpitik utzi behar zituzten Martin I.a eta Elorriagaren finalera sailkatzeko. Espero zen bezala, ezin izan zuten eta ia beraiek izan ziren lan erdiak egin gabe geratu zirenak (23-40). Emaitza horrekin Monreal eta Martin II.a ere finaletik at geratu ziren.
Gutxien uste zenean
Bigarren partidan txapelketako ezusteko nagusia eman zen. Gandiaga II.a eta Aldape faborito ziren, eta Cerezo eta Zabalzaren aurka 36 egin behar zituzten finalerako txartela ziurtatzeko. Hala egin ezik, Etxebarria eta Uriarte pasatuko ziren aurrera. Cerezok eta Zabalzak askoz lan zailagoak zituzten; 29 tantoz azpitik utzi behar zituzten aurkariak. Lekuko huts izango zirela zirudienean, partidako protagonista nagusi bihurtu ziren. Joko ikusgarria erakutsita 40-26 irabazi zuten, pronostiko guztiak hankaz gora botaz.
Beraz, bihar 19:00etatik aurrera honako bi partidak jokatuko dira: hirugarren eta laugarren posturakoan Monreal-Martin eta Etxebarria-Uriarte izango dira parez pare; txapelaren lehian berriz, Martin I-Elorriaga eta Cerezo-Zabalza neurtuko dira. Martin I.a eta Elorriaga iaz ere finalera iritsi ziren, baina galdu egin zuten.