Denboraldia agurtzeko, Tornosolon Binakako Elite Txapelketa jokoan

Anboto 2007ko uzt. 5a, 14:03

Abadiñoko Tornosolo trinketeak denboraldiko azken txapelketa hartuko du; barikuan hasi eta hilaren 20an amaituko den Eskuz Binakako Elite Txapelketa, hain zuzen ere. Sei bikote ariko dira lehian, bi multzotan banatuta. Finala uztailaren 20an jokatuko da Tornosolon.

Abadiñoko Tornosolo trinketeak denboraldiko azken txapelketa hartuko du; barikuan hasi eta hilaren 20an amaituko den Eskuz Binakako Elite Txapelketa, hain zuzen ere. Sei bikote ariko dira lehian, bi multzotan banatuta. Finala uztailaren 20an jokatuko da Tornosolon.

Zortzi pilotari (launa aurrelari eta atzelari) rankingaren bidez zuzenean sailkatu dira txapelketarako. Gainerako lau pilotariak irizpide teknikoen arabera aukeratu dituzte.

Bizkaitarrek protagonismo berezia dute txapelketa honetan, parte hartuko dute 12 pilotarietarietatik erdiak hemengoak baitira. Horrek, Bizkaia trinkete mailan aldi gozoa bizitzen ari dela erakusten du, pilotari asko baitira oso maila altuan ari direnak.

A multzoan honako hiru bikote hauek jokatuko dute: Unai Alvarez-Migeltxo Lopez de Egilazek, Asier Monreal-Ander Martinek eta Unai Martin-Oier Elorriagak. B multzoa, berriz, honako beste hiru bikoteek osatzen dute: Enrike Huizi-Aritz Zabalzak, Lier Gandiaga-Andoni Aldapek eta Iker Etxebarria-Jon Uriartek.

Multzo bakoitzeko bikoteek elkarren aurka jokatuko dute, hiru jardunalditan banatuta: uztailaren 6, 13 eta 15ean (uztailaren 6 eta 13rako lehiak 19:00etan hasiko dira, eta 15ekoak 11:00etan). Uztailaren 20ko finaleko jaialdia (3. eta 4. posturakoa lehenengo) 19:00etan hasiko da.

Iaz Gandiaga II.a lekeitiarrak eta Martin II.a mallabiarrak jantzi zuten txapela. Aurten ere txapelketan izango dira, baina ez dute bikotea osatuko.



PARTIDUAK

Gaur, 19:00etan, Tornosolon

- Martin I-Elorriaga / Monreal-Martin II
- Etxebarria-Uriarte / Gandiaga-Aldape

Uztailak 13, 19:00etan        
- Huizi-Zabalza / Barikuko bigarren partidako galtzaileak
- Alvarez-Migeltxo / Barikuko lehen partidako galtzaileak

Uztailak 15, 11:00etan          
- Huizi-Zabalza / Barikuko bigarren partidako irabazleak
- Alvarez-Migeltxo / Barikuko lehen partidako irabazleak
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!