Tornosolok eta Berriotxoak finalak dituzte barikuan trinketean

Anboto 2007ko eka. 21a, 12:31

Euskal Herriko trinketeko klubik onenak zeintzuk diren asteburuan ebatziko da. Modalitate eta maila ezberdinetan, hamar final jokatuko dira, Irura, Gasteiz eta Abadiñoko trinketeetan. Tornosolok hartuko du finalik gehien; bost, guztira. Durangaldeko ordezkariei dagokienez, Tornosoloko Gaxi Gallastegik eta Patricia Espinarrek osatutako bikoteak paleta angentinarreko partidu nagusia jokatuko du, eta Elorrioko Berriotxoak Xabier Aranzabal gaztea izango du finalean.

Gallastegi atxondoarrak eta Espinar usansoloarrak pilota eskola bereko kideak (Itsaso Pradera eta Idoia Gordon) kanporatu zituzten finalerdietan (30-22). Bihar, arratsaldeko finalean, Kuku taldeko Itxaso Urkizu eta Nagore Arozena izango dituzte aurrez aurre. Ligaxkan ere jokatu zuten elkarren aurka. Orduko hartan, Kuku nagusitu zitzaien, nahikoa erraz (30-14).

Xabier Aranzabalek gazteen mailako buruz buruko finala jokatuko du bihar, Tornosolo trinketean. Finalerdietan ez zuen arazo handirik izan, Hernaniko Haritz Otaegi kanporatzeko. Bere aurkaria Ioritz Irabien Aiara eskolako pilotaria izango da. Finalerdietan, ustekabean, Usansoloko Mikel Barrenetxea menderatuta (35-16) iritsi da finalera Irabien.

Finalean ez daude egon zitezkeen eskualdeko pilotari guztiak. Atxarte pilota eskolak ez du zorterik izan finalerdietan. Finaletik urrats batera geratu dira Jon Azagirre seniorretan, eta Asier Aspuru eta Endika Agirre, kadeetan.

Azagirrek 23-40 galdu zuen Usansoloko Jon Uriarteren aurka. Kadeetan Aspuruk eta Agirrek ez zuten bat ere aukerarik izan Txumuluxuetako Iker Etxebarria eta Gaizka Bilbaoren aurka (9-40).

Tornosoloko finalak

BARIKUAN, 19:00etan:
Eskuz binaka (kadeteak)
- Txumuluxueta - Di-Da
Buruz buru (gazteak)
- Aiara - Berriotxoa
Buruz buru (seniorrak)
- Mallabia - Usansolo

ZAPATUAN, 11:00etan:
Eskuz binaka (gazteak)
- Mallabia - Kurene
Eskuz binaka (seniorrak)
- Mallabia 2 / Akelarre - Akarregi / Mallabia 1

Irurako finala

BARIKUAN, 20:00etan, IRURAKO TRINKETEAN:
Emakumezkoen paleta argentinarra (seniorrak)
- Kuku - Tornosolo 2

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!