Abadiñoko Lagun txapeldun izan da onenen arteko ligaxkan

Anboto 2007ko eka. 15a, 11:39

Abadiñoko Lagun areto-futbol taldeak denboraldia borobildu du txapeldunetan txapeldun geratuta. Hiru multzoetako buruak elkarren aurka batu dituen ligaxkan abadiñarrak aise nagusitu dira.

Abadiñoko Lagun areto-futbol taldeak denboraldia borobildu du txapeldunetan txapeldun geratuta. Hiru multzoetako buruak elkarren aurka batu dituen ligaxkan abadiñarrak aise nagusitu dira.

Lehen partidan 5-0 irabazi zioten Freunderi, eta joan zen asteburuan jokatutako bigarrenean 2-5 nagusitu zitzaion Col. Europari. Garaipen argiak lortu dituzte, areto-futbolean Bigarren Erregionaleko aurtengo errege nortzuk izan diren garbi utziz.

Futbolean, aldiz, asteburuko azken jardunaldian erabakiko da nor den txapelduna. Iurretakok, Bakiok, Basaurik eta Muskizko Eleven taldeek osatutako multzoa erabat parekatuta dago. Laurek partida bana irabazi eta galdu dute. Iurretakok Bakiori irabazin zion (2-1) lehen jardunaldian eta galdu, berriz, Basauriren aurka galdu zuen (0-1). Gaur 20:00etan Muskizko Eleven-en aurka jokatuko dute kanpoan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!