Pucinskaite indartsuena izan zen Durangoko klasikoan

Anboto 2007ko eka. 15a, 11:28

Edita Pucinskaite lituniarrak irabazi zuen, martitzenean, Durango-Durango klasiko ezaguna. Montecalvo igoerako azken metroetan 10 segundoko aldetxoa lortu zuen, eta handik helmugara ez zen inor bera harrapatzeko kapaz izan.

Edita Pucinskaite lituniarrak irabazi zuen, martitzenean, Durango-Durango klasiko ezaguna. Montecalvo igoerako azken metroetan 10 segundoko aldetxoa lortu zuen, eta handik helmugara ez zen inor bera harrapatzeko kapaz izan.

Klasikoak zati desberdin bi izan zituen. Lehenengoan, Elorriotik egindako lau itzulietan, tropelak bere legea ezarri zuen, ihes egiteko saiakera guztiak bertan behera utziz.

Bigarren zatian, Montecalvoko lehenengo aldapei ekitearekin batera hasi zen ikuskizuna. Susanne Ljungskogek erritmo gogorra ezarri zuen eta indartsuenek bakarrik jarraitu zioten. Montecalvorako bigarren igoeran, Edita Pucinskaite jarri zen multzoko buru, erritmo itogarria ezarriz.

Apurka-apurka aurkariak atzean geratzen joan ziren, harik eta bera bakarrik geratu zen arte. Mendi gailurreko 10 segunduko aldea nahikoa izan zuen Durangoko helmuga lehenengo postuan igarotzeko.

Benetan azpimarragarria da Fonorte Durangaldeko taldeko Leire Olaberriak sprint berezietan egindako lana: hiruretan bera izan zen onena. Bizkaia-Panda-Sofware Durangoko taldeko lehena Iosune Murillo izan zen, 25. postuan.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!