Udan ere tenis eta padel ikastaroak egingo dira

Anboto 2007ko mai. 24a, 14:24

Durangoko Udalak kirol jardueren eskaintza zabala osatu du udarako. Uztailaren 2tik 13ra eta 16tik 27ra, hainbat kirol praktikatzeko moduan izango da, padela eta tenisa barne.

Durangoko Udalak kirol jardueren eskaintza zabala osatu du udarako. Uztailaren 2tik 13ra eta 16tik 27ra, egunero, honako kirol hauek praktikatu ahal izango dira horretara bideratutako kirol azpiegituretan: tenisa eta padela 6-10 urte artekoentzat (11:30-12:30), 11-14 urte artekoentzat (11:30-12:30) eta nagusientzat (9:30-10:30). Nagusientzako eskaintzak 47,5 euro balio du, eta gainerakoentzako 40 euro.

Gorputzaren mantenurako hainbat klase mota ere aukeran daude, uztailaren 2tik 27ra: mantenu-gimnasia, hirugarren adinekoei zuzendutako gimnasia, eta, aerobica eta batuka (6-10 eta 11-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta).

Tabirako igerilekuan ere 14 urtera arteko gazteei zuzendutako eskaintza oparoa da. 3-5 eta 6-14 urte artekoek, ekainaren 26tik uztailaren 30era, hilabete pasatxoko ikastaroa dute aukeran. Lehenago igeriketa ikastaroren bat egin dutenak ez dira hasiberriekin nahastuko. Ordutegi malgua dute eta plazak mugatuak dira.

Landako kiroldegian, Pinondon eta Tabira kiroldegian eman daiteke izena.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!