San Trokazetan, etxekoak garaile

Anboto 2007ko mai. 18a, 13:03

Ibon Salaberria elorriarrak eta Ismael Larrazabal berriztarrak irabazi zuten, martitzenean, San Trokazetako 22 urtez azpiko pilota txapelketa. Pikabea eta Iriarte nafarrak 15ean utzi zituzten.

Ibon Salaberria elorriarrak eta Ismael Larrazabal berriztarrak irabazi zuten, martitzenean, San Trokazetako 22 urtez azpiko pilota txapelketa. Pikabea eta Iriarte nafarrak 15ean utzi zituzten.

Argazkia: Judit FernandezEz zen final ikusgarria izan, baina bai markagailuak erakusten duena baino borrokatuagoa. Atzelariak elkar hautsi ezinik ibili ziren, eta aurrelariek ez zuten frontoia bete zuten zaleek desio adina tanto bukatu. Partida eskuan zutela (21-12), Salaberriak zabalera aterata amaitu nahi izan zuen partida, baina kanpora joan zitzaion. Huts horrek urdurituta-edo, hurrengo hiru tantoetan trakets aritu zen. Orduan, Larrazabalek benetan lan ona egin zuen, etengabe bere aurrelaria lasaituz eta animatuz. Azkenean, Salaberria berak bi hormako zehatz baten bidez bukatu zuen partida.

Sari banaketaren ondoren, Jose Mari Leibar, Lorenzo Heras, Jose Antonio Elorza, Toribio Irazola, Sabin Antxia eta Fede Urien omendu zituzten Abadiñoko Pilota Eskolaren alde egindako lanagatik.

Jaialdiko lehen partidan One Wall (hau da, ezker hormarik gabe) modalitateko partida bi jokatu ziren. Partida nagusian, Egoitz Amantegik Wyllian Polancoren  aurka jokatu zuen. Polanco New Yorkekoa da eta modalitateko munduko txapelduna. Azken honek irabazi zuen (25-10). Modalitate kuriosoa da: pilotak frontenisekoen oso antzekoak dira eta ez dago txaparik. Zaleek asko gozatu zuten.

Frontisek antolatutako partidan, Mikel izan zen izar nagusia. Tanto ikusgarri mordoa egin zuen; Zabalak egin eta desegin, bietatik egin zuen; aurkarien artean Ander Antxiak ez zuen ez egin ez desegiteko aukerarik izan; Errandoneak, besterik ezin eta eginahalak egin zituen atzeko zulotik. Lehenengoek irabazi zuten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!