Abadiño taldean ibilitako tiralari denak batuko dira zapatuan

Anboto 2007ko mai. 10a, 14:36

Luis Irazola Gogoratuz II. Sokatira Txapelketa jokatuko da, bihar 18:00etan, Udal probalekuan. Aurten, Abadiño Sokatira Taldean ibilitako tiralari guztiak batu eta elkarren artean lehiatuko dira, San Trokas Jaien barruan.

Jaiotako herriaren arabera, bost talde osatu dituzte: Abadiño, Durango, Arriandi-Iurreta, eta hainbat herritakoen taldea (Elorrio, Atxondo, Garai, Mañaria, Ondarroa eta Bilbo). Guztira, 18 urtean sokatira taldetik igaro diren 70 lagun batuko dira. Jai-giroan ospatuko dute eguna. Iaz, hainbat herrialdetako selekzioak (Euskal Herri,Frantzia, Katalunia eta Asturiaskoa) etorri ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!