Poesia entzungo da Errota Kultur Etxean domekan

Anboto 2007ko api. 19a, 12:15

Poesia irakurria baino hunkigarriagoa ei da idatzi duenaren ahotik entzuna. Eta Abadiñon, Errota kultur etxeko emanaldi batean, eskualdeko poetak batu eta jendaurreko irakurtaldia egitea pentsatu dute domekarako.

Poesia irakurria baino hunkigarriagoa ei da idatzi duenaren ahotik entzuna. Eta Abadiñon, Errota kultur etxeko emanaldi batean, eskualdeko poetak batu eta jendaurreko irakurtaldia egitea pentsatu dute domekarako.

Juan Ramon Makuso, Rosi Pretel, Pilar Sanz, Onorio Cadarzo eta Vicente Moreno aituko dira, domeka goizean, 11:30etatik aurrera, poemak irakurtzen. Morenok azaldu digunez, “liburuak argitaratzea erraza da, baina jendeak irakurtzea ez hainbeste”. Parte hartuko duten guztiek argitaratu dituzte liburuak, baina jendaurrean irakurtzea gutxitan egin izan dute.

Ez da Vicente Morenok Abadiñon errezitaldiak antolatzen dituen lehenengo aldia: sei bat antolatu izan ditu, honezkero. Poesia idazlearen barnean uztearen kontrakoa dela esan digu; zabalkundearen aldekoa dela, eta poesia apala egiten duela. Poesia isila izan ez dadin egin nahi dute poetok; “poesia entzun dadin nahi dugu” adierazi digu. Apaltasunetik egindako poesia izateak, baina, ez du autore hauentzat poesia arina egitea esan nahi.

Idazle bakoitzaren barren-barrenean sortutako hitzak bozgora esango dituzte horregatik. Morenok azaldu digunez, bakoitzak ordu laurden izango du nahi duen erritmoan eta eran bere poemak irakurtzeko. Aurreratu digunez, berak hautatutakoek, aldarrikapen kutsua izango dute: bakearen, maitasunaren eta elkarrizketaren aldeko poemak izango dira. Azaldu digunez, euskaraz jakin ez arren, bertsolariekin asko identifikatzen da, eta errespetu handia die.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!