Abadiñok etxean lortu dezake 560 kiloko urrea

Anboto 2007ko mar. 30a, 15:09

Bihar, 17:00etan, goma gaineko urrezko azken domina ebatziko da Abadiñoko probalekuan. 560 kilora artekoan, lau talde ariko dira nor baino nor gehiago: Abadiño, Sokarri-Altamira, Berriozar eta Amaiur. Irabazteko faborito nagusiak etxekoak dira, hirugarren eta azken jardunaldira Sokarrirekiko puntu bateko abantailarekin iritsi direlako.

Lehen jardunaldian bi taldeek berdindu egin zuten lehen postuan. Joan zen astean, Usansolon, beraien hautagaitza sendotu eta Berriozar eta Amaiur dematik kanpora utzi zituzten. Era berean, Abadiñok abantaila hartu zion Sokarriri, elkarren aurkako bi tiraldiak irabazita. Tiraldi oso lehiatuak izan ziren, batez ere lehena: “Galtzeko zorian egon ginen, baina Sokarrikoek bat-batean pott egin zuten eta egoerari buelta eman genion”, gogoratzen du Edu Mendizabal entrenatzaileak.

Ondorioz, Sokarri Abadiñoren aurkako tiraldi biak irabaztera behartuta dago. Berriozarrek, lau punturekin, eta, Amaiurrek birekin, ez dute txapelketa irabazteko inolako aukerarik.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!