Abadiñori 560koa falta zaio goma gainekoa borobiltzeko

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:12

680koan, 640koan eta, joan zen asteburuan, 600ekoan urrea irabazita, Abadiño Sokatira Taldeak goma gaineko denboraldia borobildu dezake bihar hasiko den 560koan. Lau talde (Abadiño, Sokarri, Berriozar eta Amaiur) hiru jardunaldiko ligan lehiatuko dira.

600ekoan talde nagusiak aurreikuspenak bete zituen, baina bigarrena uste baino makalago aritu zen Aian. Domina bat lortzea zuten helburu eta bosgarren egin zuten: “Frontoian hauts asko zegoen eta hotz ere egiten zuen. Ez dakit horregatik izango zen, baina konfiantza barik ibili ginen”, dio Edu Mendizabal entrenatzaileak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!