Agustin Murua du buru Abadiño futbol taldeak

Anboto 2007ko mar. 15a, 12:10

Abadiño Kirol Klubak taldearen gidaritza hartu duen batzordea aurkeztu zuen barikuan, Errota kultur etxean. Batzordeko lehendakaria Agustin Murua da eta lehendakariordea Alberto Unzueta.

Abadiño Kirol Klubak taldearen gidaritza hartu duen batzordea aurkeztu zuen barikuan, Errota kultur etxean. Batzordeko lehendakaria Agustin Murua da eta lehendakariordea Alberto Unzueta.

k daukan 10.000 euroko zorraren berri ere eman zuten. Zor hori kitatzeko bazkide eta enpresa-laguntzaile berriak lortzen saiatuko direla argitu zuten klubeko kideek.
Iaz Eurico Ruak dimititu egin zuen, klubeko bazkideek behartuta, eta taldeko behin-behineko gidaritza klubeko zenbait jokalariren gurasoek hartu zuten; halaxe onartu zuten bazkideek, abenduko batzarrean.

Orain, 200 bazkide dituen kluba aro berri batera bideratu nahi du batzorde berriak. Tira-bira ahaztu eta etorkizunari begiratu nahi diote. Gaur egun, Abadiñoko Udaletik urteko 36.000 euroko diru-laguntza jasotzen du klub honek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!