Ieneko Pinillak Espainiako txapelketan parte hartuko du

Anboto 2007ko mar. 7a, 15:36

Ieneko Pinilla 18 urteko abadiñarrak Sevillako Dos Hermanas herrian jokatuko den Adimen-urrituko Espainiako Igeriketa Txapelketan parte hartuko du. Uribe Costa Kirol Elkartearen barruan joango da andaluziara eta, beste zazpi igerilarirekin batera, Bizkaiko ordezkaritza osatuko du.

Pinillak lau modalitatetan parte hartuko du: 50 metro librean, 50 metro bular-igeriketan, 50 metro bizkar-igeriketan eta 4X50 librean.

Bizkaiko ordezkaritza osatuko duten igerilarien zerrenda osatzeko hainbat faktore hartu da kontutan. Batetik, igerilariak urte osoan erakutsi duen portaera, jarrera eta ahalegina neurtu dira, eta, bestetik, bakoitzaren ahalmen teknikoak ere aintzat hartu dira.

Abadiñoko Astola Igeriketa Kirol Taldeko igerilariak datorren eguenean hartuko du Sevillarako bidea eta domekan itzuliko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!