Hitzordu garrantzitsuak eskualdeko pilotarientzat

Anboto 2007ko mar. 2a, 13:33

Gaurtik domekara bitartean, Durangaldeko hainbat pilotarik hitzordu garantzitsu bat baino gehiago izango du. Gaur Abadiñon eta domekan Lekeition, Bizkaiko Trinketeko Esku Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira. Tornosolon Zuheros atxondoarrak Goitia akarregiarra izango du arerio, nagusien mailan. Lekeition, Abadiñoko Atxarte pilota eskola kadete mailako txapela lortzen saiatuko da Dimaren kontra. Bestalde, Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa finalaurrekoetara iritsi da, eta eskualdeko ordezkari bakarrak, Elorrioko Berriotxoa pilota eskolak, hil ala biziko partida du bihar.

Abadiñoko finalak gaur 19:00etan hasiko dira. Buruz-burukoan, Angel Zuherosek gogor lan egin beharko du Goitia menderatu nahi badu. Atxondoarrak badaki zer den trinketean final bat jokatzea: Tornosolo txapelketan Egoitz Amantegiren aurka jokatu zuen. Orduko hartan, abadiñarrak erraz azpiratu zuen Zuheros. Nolanahi ere, finalera arte egindako lana azpimarragarria izan zen, eta trinketean jokatzeko dohaiak badituela erakutsi zuen.

Ondoren, binakako finalean Mallabiko bikote bi lehiatuko dira: Garcia edo Martin II.a etaArgazkia: Iban Gorriti Aldape, Martin I.a eta Elorriagaren aurka. Edozer gertatzen dela ere, txapela etxean geratuko da.
Lekeitioko trinketeko jaialdia, domekan, 11:00etan hasiko da. Kadeteetan, Atxarte pilota eskolako Arabiotorre eta Agirrek Dimako Etxebarria eta Etxebarria izango dituzte arerio. Bestalde, ANBOTOko erredakzioa itzi zenean, gazte mailako Oizpe (Berriz) eta Kurene taldeen arteko finalaurrekoa oraindik jokatzeke zegoen. Irabazi baldin badute, Usansoloren aurka jokatuko dute etzi.

Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketan eskualdeko talde bakarra dago finalaurrekoetan: Elorrioko Berriotxoa, 22 urtez azpiko multzoan. Joaneko partidan, Igor Azpirik eta Iñaki Larrinagak galdu egin zuten Irurtzungo bikotearen aurka (12-22); finalean sartzeko, aurkariak 12 tantoz azpitik utzi beharko lituzkete bihar. Elizondoko Txureteren aurka handiagoa egin zuten, baina irurtzundarrek maila bikaina da.

Azkenik, Ohorezko Mailan, Egoitz Amantegi Ortuellarekin ari da, Abadiñoko taldeak utzita. Joanekoa irabazita (12-22), finalean sartzeko aukera handiak ditu Gaizka Lopez bikotekidearekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!