Euskal Herrian ez dago Cristina Petite geratuko duenik

Anboto 2007ko ots. 23a, 13:57

Ez euriak, ez lokatzak, ez aurkari gazteagoek, ez amatasunak… Ezerk ezin du Cristina Petite gelditu. Domekan, Euskal Herriko Kros Luzeko Txapelketa irabazi zuen Ortuellan. Neguko bosgarren garaipena du.

Euriak lokaztutako zirkuituak asko gogortu zuen korrikalarien jarduna. Bi itzulietako lehenengoa osatu orduko Santutxu-Erkoreka taldeko Meriem A. Selsouli ihes eginda zihoan, nabarmen. Hala ere, horrek ez zuen Petite estutu, Selsouli Euskal Herriko Txapelketatik kanpora baitzegoen. Hori horrela izanik, orpoetan itsasirik zuen Itziar Aranburu atzean uztera bideratu zituen ahalegin guztiak. Lortu zuen halako batean. Iratxe Aranburu atzetik aurrera indartsu zetorren eta Urdangarin harrapatu eta pasatu egin zuen. Azkenean, Petitek Euskal Herriko txapela jantzi zuen 22:15eko denborarekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!