‘Peña Ustaritz’ ofizialki martxoan sortuko da

Anboto 2007ko ots. 15a, 13:39

Joan zen barikuan, Ustaritz Aldeoa-Otalora Athleticeko jokalariaren aldeko peña sortzeko batzarra egin zuten, Matienako Errota kultur etxean. Han batutako 20 bat lagunek taldea ofizialki eratzeko hartu beharreko erabakiak hartu zituzten.

Joan zen barikuan, Ustaritz Aldeoa-Otalora Athleticeko jokalariaren aldeko peña sortzeko batzarra egin zuten, Matienako Errota kultur etxean. Han batutako 20 bat lagunek taldea ofizialki eratzeko hartu beharreko erabakiak hartu zituzten.

Horien artean, egoitza konkretu baten hautaketa zegoen; batzarrera eramandako hiru-lau proposamenetatik Vancouber taberna izan zen boturik gehien jaso zituen hautagaia eta, ondorioz, hobetsi zena.

Oraingoz, Peña Ustaritz taldea 17 kidek osatzen dute eta lehendakari kargua Luis Gonzalez matienarrak hartu du. Aste honetan zehar, estatutuak eta taldea ofizialki erregistratzeko gainerako dokumentuak Eusko Jaurlaritzara, Ibaiganera eta Peñen Elkartera bidali dituzte. Elkarteko kideen nahia izapide guztiak martxoaren hasierarako amaituta izatea da, horrela, hil horren erdialdean Vancouber tabernan taldearen aurkezpen ofiziala egin ahal izateko.

Taldeko kide egin nahi duenak e-mail edo telefono bidez egin dezake eskaera. E-maila ustaritztaldea@hotmail.com da, eta telefono zenbakia: 625 706 577 (18:00etatik 20:00etara). Urtean ordaindu beharreko kuota 30 eurokoa izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!