Abadiño eta Zalduak derbia jokatuko dute zapatuan, Astolan

Anboto 2007ko ots. 8a, 12:00

Lehen Erregional Mailako Durangaldeko talde biek elkarren aurka jokatuko dute zapatuan. Biak azken jardunaldian irabaztetik datoz, beraz, adorez beterik egingo diote aurre derbiari. Nolanahi ere, aurten, Zaldua Abadiño baino talde sendoago moduan agertzen ari da, eta, nahiz eta Astolan jokatu, faborito moduan zelairatuko dira.

Lehen Erregional Mailako Durangaldeko talde biek elkarren aurka jokatuko dute zapatuan. Biak azken jardunaldian irabaztetik datoz, beraz, adorez beterik egingo diote aurre derbiari. Nolanahi ere, aurten, Zaldua Abadiño baino talde sendoago moduan agertzen ari da, eta, nahiz eta Astolan jokatu, faborito moduan zelairatuko dira.

Aurtengo denboraldian, Zalduak puntu gehiago lortu ditu etxetik kanpora, etxean baino; bost norgehiagoka irabazi, hiru berdindu, eta bi bakarrik galdu ditu Zaldibartik urrun. Hain zuzen ere, multzo osoan eurak dira kanpoan punturik gehien batu dituen taldea.

Abadiño, aldiz, etxean gaizki ari da. Partida bakarra irabazi dute. Leioa Brekin batera, multzo osoan eurak dira etxean hain gutxitan irabazi duen talde bakarra. Denboraldi honetan, Astolan gehienetan eman den emaitza berdinketa da. Abadiñarrek sei aldiz bukatu dute partida markagailuak berdinketa islatzen zuela.

Hala ere, bi taldeak kemenez gainezka zelairatuko dira, joan zen astean garaipena lortuta.17_01_kirola_231.jpg Zaldibartarrek gol askoko partida zirraragarria jokatu zuten. Otxarkoagak, sailkapeneko azkenaurreko taldeak, estu jarri zizkien kontuak eta punturen bat eramateko zorian izan ziren. Zaldua hiru bider aurreratu zen markagailuan, eta Otxarkoagak beste hainbestetan berdindu zuen. Partidaren azken txanpan edozer gerta zitekeen, eta Otxarkoagak baloia langara bidali eta jarraian Zalduak partida erabaki egin zuen (5-3).

Garaipen horrekin Zalduak bosgarren postuan darrai eta hirugarrena garaipen bakarrera du. Gainera, asteburuan hirugarren eta laugarren sailkatuek –Ibarsusik eta Mungiak– elkarren aurka jokatuko dute.

Abadiñok ere garaipen baliotsua lortu zuen kanpoan, Artibairen kontra. Lehen zatiko ordulaurdena bete eta jarraian, gola jaso zuten, baina atsedenaldira iritsi aurretik Unzuetaren gol bik abadiñarren aldera irauli zuten markagailuan.

Horrela, beraiek hiru puntu batzea ez ezik, Artibaik bat ere gabe uztea lortu zuten; lehena bezain garrantzitsua bigarrena. Artibaik 18 puntu ditu; jaitsiera postuetan dagoen Fruizek beste. Abadiñok, berriz, bost puntuko abantailatxoa hartu die. Derbia irabazita, arnasa lasaiago hartzeko moduan leudeke.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!