Lehenengo sailkatu da Abadiño A finalerako

Anboto 2007ko ots. 8a, 11:44

Zapatuan, goma gaineko 640 kilora arteko txapelketaren finala jokatuko da, Nafarroako Betelu herrian. Abadiño A eta B han izango dira, Ñapurrak, Altamira-Sokarri, Auzolan eta Amaiur taldeekin batera. Kuartango kanpoan geratu da.

Ligaxkako azken saioan urak bere bidera itzuli ziren. Getxon bere mailatik behera aritu ondoren, joan zen asteburuan, Galdakaon, Abadiño Ak tiraldi guztiak irabazi zituen, bat izan ezik; Altamiraren kontra berdindu zuena, hain zuzen ere.

Horrela, Abadiño Ak saioko 7 puntuko saria irabazi eta sailkapeneko lehenengo postua berreskuratu zuen, 19 punturekin; Ñapurrak geratu da bigarren, 18,5 punturekin; eta Altamira-Sokarri hirugarren, 16,5ekin. Abadiño B bosgarren postuan sailkatu da, 9 punturekin. Txapela irabazteko hautagai nagusiak Abadiño A, Ñapurrak eta Altamira-Sokarri dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!