Abadiño A hirugarren izan zen Getxon

Anboto 2007ko ots. 2a, 13:44

Getxon jokatutako Euskal Herriko Goma Gaineko Txapelketaren bigarren jardunaldian (640 kilotan) Abadiño A hirugarren sailkatu zen.

Getxon jokatutako Euskal Herriko Goma Gaineko Txapelketaren bigarren jardunaldian (640 kilotan) Abadiño A hirugarren sailkatu zen.

Berez, ez da emaitza txarra, baina Abadiñok hobeetara ohitu gaitu. Nolanahi ere, ordezko tiralari batzuekin aritu zen, eta horrek ere eragin zezakeen errendimenduan. Jardunaldiko irabazlea Ñapurrak izan zen zazpi punturekin, eta Sokarri bigarren sailkatu zen seirekin. Auzolanek lehenengo jardunaldiko laugarren postua errepikatu zuen. Abadiño B seigarren izan zen, eta Kuartangoko mutilak azkenengo izan ziren puntu bakar batekin.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!