Durangarren arteko derbia dago areto-futbolean

Anboto 2007ko urt. 26a, 10:37

Gu Lagunak eta Sasikoa Bk derbia jokatuko dute, domekan, Landako kiroldegian. Horrelako norgehiagoketan, ez omen dago faboritorik, baina sailkapenak Sasikoak irabazi beharko lukeela dio. Orain arteko 15 jardunaldietan, 11 partida irabazi, bi berdindu eta bakarra galdu dute, eta eurak dira lider preferente mailan. Horrez gainera, golik gehien egin (86) eta gutxien jaso (46) duen taldea da.

Gu Lagunak, berriz, sailkapeneko hamaikagarren postuan dago, Sasikoaren puntu erdiekin (18). Nolanahi ere, aurten nahikoa sendo ari dira etxean, eta Durangon jokatutako zortzi partidetatik lau irabazi, bi berdindu eta bi galdu dituzte.

Joan zen astean, Sasikoa Bk garaipen zaila lortu zuen Basauriko Zuentzat taldearen kontra (2-4). Atsedenaldira galtzen iritsi ziren (2-1), eta bigarren zatian gogotik lan egin behar izan zuten markagailuari buelta emateko. Azkenean, Josuk lortutako hat trickak eta taldearen joko onak, hiru puntuak Durangora bidean jarri zituzten.

Gu Lagunakek puntu bat lortu zuen azken minutuan, Colegio Vizcayaren kontra (4-4). partida honetan ere, beste hat trick bat izan genuen, Iñigo Gu Lagunakeko jokalariak lortutakoa, hain zuzen ere.

Bestalde, Sasikoa A azkenengo postuetaik irten ezinda dabil. Joan zen astean, bina berdindu zuen Sestaoren kontra etxean. Ligako bigarren talderik txarrena dira etxean, Soloarteren atzetik. Asteburuan, Ibarra taldea bisitatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!