Herbehereetan ere, Abadiño nagusi izan zen sokatiran

Anboto 2007ko urt. 26a, 10:34

Joan zen asteburuan, Herbehereetan izan zen Abadiñoko Sokatira Taldea, hango talde batek antolatutako topaketan parte hartzeko. Abadiñokoaz gainera, Irlandako, Ingalaterrako eta Belgikako taldeak batu ziren, Herbehereetakoa barne. Edu Mendizabal entrenatzailearen esanetan, “gutxitan ematen da beste nazioetako taldeen aurka aritzeko aukera, eta oso pozik gaude bizi izandako esperientziarekin”.

Hala ere, Herbehereetara ez ziren jolastera joan, lehiatzera baino. Urrezko domina bi eta zilarrezko beste bi irabazita itzuli dira etxera. Barikuan lau lauren kontrako modalitatean bigarren egin zuten. Zapatuan, antolatuta zeuden lau kategorietatik hirutan parte hartu zuten; bitan irabazi eta, hirugarrenean, bigarren geratu ziren.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!