Sendo hasi dute Kluben Liga Iza eta Gonzalezek

Anboto 2007ko urt. 18a, 12:56

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketako lehen jardunaldian, Berrizko Oizpe pilota eskolak Ohorezko Mailako txapela lortzeko hautagai nagusien artean dagoela erakutsi zuen. Gonzalez eta Izak osatutako bikoteak irabazi egin zion Huarteri (22-11).

Lehen Mailan eta banaka, aldiz, Lemoak erraz irabazi zion Berrizi. 22 urtez azpikoetan –binaka zein banaka– eta Gazte Mailako binakakoan ,Elorrioko Berritxoa izan zen garaile. Lasa eta Bengoetxea iazko txapeldunek Amantegi eta lopez ortuellarren kontra galtzea izan zen jardunaldiko ezustekoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!