Ustaritzen peña sortzeko batzarra dago otsailean

Anboto 2007ko urt. 18a, 12:54

Matienako lagun talde baten ekimenez, Ustaritz Aldekoa-Otalora futbol jokalariaren peña sortzeko batzarra egingo dabe, otsailaren 9an, 19:30ean, Matienako Errota kultur etxean. Batzarra joan nahi duen orori irekita egongo da.

Kultur etxean hainbat gai jorratuko dituzte. Batetik, peña edo lagunartearen egoitza ofiziala aukeratuko dute. Lau toki daude aukeran, eta horietariko bat hautatuko dute. Horrez gainera, peñako lehendakaria, diruzaina eta batzordekideak ere aukeratuko dituzte. Lagunartearen aurkezpen ofiziala ez dago zehaztuta, baina martxo inguruan egitea espero dute.

Ekimen horrek Abadiñoko jokalari gaztea bultzatzea du helburu: “Behin izango dugu bertoko jokalari bat lehenengo mailan, eta animatu beharra dago”, dino ekimenaren bultzatzaile batek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!