Abadiño Ak indartsu ekin dio goma gaineko txapelketari

Anboto 2007ko urt. 18a, 12:44

Aurreikuspenak betez, Abadiño Ak nagusitasunez hasi du Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketa. Berrizko kiroldegiko saioan 18 puntu batu zituen, bigarren eta hirugarren geratutako Ñapurri eta Sokarri taldeek baino sei gehiago.

Zapatuan, Berrizko kiroldegian, Euskal Herriko txoko guztietatik etorriatako zazpi talde izan genituen aurrez aurre: Bizkaitik Abadiño eta Sokarri (Arrigorriaga), Arabatik Kuartango, Nafarroatik Amaiur, Gipuzkoatik Auzolan (Astigarraga) eta Lapurditik Ñapurrak. Txapelaren bila ariko den hamarrekoa Badaiotzek (Gasteiz), Berriozarrek eta Behe Nafarroako Jutsi-Baigorrik osatzen dute.

Estreinako ekitaldian 640 kilotan neurtu zituzten indarrak, eta Abadiñoko lehen taldea jaun eta jabe izan zen, 18 punturekin. Bigarren eta hirugarren Ñapurrak eta Sokarri izan ziren, 12na punturekin. Auzolanek bederatzi eskuratu zituen eta Amaiurrek sei. Abadiño B azken aurreko izan zen laurekin eta Kuartangok ez zuen punturik batu.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!